XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kalitate haundiko Blues Jaialdia ekainaren 12tik 14ra bere X. edizioa betetzeko

Egitarau ikusgarria prestatu du Getxoko Kultur Etxeak ekainaren 12tik 14ra arte burutuko den Nazioarteko Blues Jaialdiaren X. edizioa ospatzeko.

Izan ere, gogor eta kalitate haundiz hasiko da aurtengoan, bere arduradunek aipatu dutenez, lehenbiziko egunean Fadurako Pilotalekuan John Mayall, historiako bluesman zuririk inportanteenak joko baitu bere taldearekin, The Bluesbreakers-ekin.

Kontzertua 22,30tan hasiko da eta 2.500 pezetako sarrera izango du lehiatilan eta 2.000koa aldez aurretik erosiz gero.

John Mayallen eskutik berpiztu zen bluesa Ingalaterran Beat mugimendua goi-goian zegoenean.

1963an talde hilezkorra sortu zuen, The Bluesbreakers, eta bere lerroetatik Eric Clapton, Mick Fleetwood, Roger Dean edo Peter Green bezelako izarrak igaro dira.

Honez gain Hook Herrera Band eta Mathew Skoller and Sidney Wingfield eta Screamin' Jay Hawkins ampamp; The Chicken Hawks bezelako taldeak izango dira, ekainaren 13 eta 14an Erromoko Santa Eugeniako enparantzan.

Kontzertuak 21,30tan hasiko dira eta sarrera dohakoa izango dute.

Larunbata 13an, ekitaldi nagusi aurreko gisara The Hook Herrera Band arituko da, ondoren The Mathew Skoller Band eta Sidney Wingfield-i emateko aukera.

Igande 14an bestalde, Jaialdiaren mailak gora egingo du berriro. Screamin' Jay Hawkins and The Chicken Hawks-en txanda iritsiko baita.

Bere garrasi eta abesti sutsuak berehala bihurtu zuten Screamin Amerikako lehengo etsai publikoan.

Lehen aldiz helduko zitzaion arrakasta 1956an I put a spell on you abestiarekin.

Jaialdia ospatuko den egunetan zehar Erromo eta Areetako kaleak ere dixie doinuez blai izango dira, Cotton Club orkestrak kale hoiek girotuko baititu bere erritmoekin.